Zeramika tailerra

eskuak web

Goikala zeramika tailerra Eba Barrio zeramikariaren gogotik, ilusiotik eta zeramikarekiko grinatik sortu da eta, urteetan zehar, forma emanez eta finkatuz joan da.

Lagranen dago, Hego Euskal Herriko mendialdeko herri txiki batean.

Hainbat lan teknika erabiltzen ditugu: tornua, modelaketa, plakak, moldeak, etab.

Behe eta goi tenperaturan lan egiten dugu askotariko buztinak erabilita, horietako batzuk bertan eginak.
Pieza txikiak eta handiak, pieza esklusiboak eta serie txikiak egiten ditugu.

Goikalan ez diogu mugarik jartzen buztinarekin egiten den lanari, eta erronka berri bakoitzari hasierako ilusio berberarekin egiten diogu aurre, baina ibilbide luzeak dakarren esperientziarekin.

Biografia laburra…

1996an Eba Zeramika ikasten hasi zen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, Ángela Etxebarria zeramikariarekin, eta 1998an, berriz, Dekorazio Zeramikoa Gasteizko Arte Aplikatuen Eskolan.

2000n Bartzelonako Llotja Diseinu Eskolara joan zen ikastera, hain zuzen ere Zeramika Artistikoa espezialitatea.

Zeramikari ospetsuek emandako hainbat ikastaro egin ditu, besteak beste, “Pintura zeramikari aplikatuta” (irakasleak: Arcadio Blasco eta Pompeo Pianezzola) eta “Egitura arkitektonikoak” (irakaslea: Enric Mestre), eta Sargadelosen mintegian parte hartu du, hainbat zeramikari gonbidaturekin batera.

Prestakuntza ikastaroak egin ditu Gironan, La Bisbaleko eta Llerseko zeramika eskoletan, Dolors Rosen eta Ramón Forten eskutik, hurrenez hurren.

Hainbat hilabetez, Claudi Casanovas zeramikariarekin elkarlanean aritu zen tona bateko eskultura zeramiko bat egiten.

2008an Euskadira itzuli zen, etxe zahar bat birgaitu eta zeramika tailer bihurtzea erabakita. Urte batzuk geroago, Goikala sortu zen.

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak darabiltza erabiltzaileen hobespenei buruzko analisi estatistikoa egiteko eta nabigazioa hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Onartzen ez baduzu, edo konfigurazioa aldatu nahi baduzu, lortu informazio gehiago cookieak erabiltzearen inguruko gidalerroen bidez.

Onartu Informazio gehiago