Salmenta baldintzak

Titulartasuna

Webgune hau eta bertan eskainitako zerbitzuak GOIKALArenak dira ( Kristoren Atea kalea, 17. 01118 Lagran. Araba, Tel.: (0034) 605725838. Helbide elektronikoa: goikokalea@hotmail.com).

Ondorio guztietarako, denda honetan egindako eskaerak GOIKALAri egindako erosketak dira. Telefono bidezko arreta lanegunetan eskaintzen da, 09:00etatik 17:00etara.

Idatziz besterik adierazi ezean, sareko denda honetan erosteak esan nahi du bezeroak onartzen dituela baldintzok. Bezeroaren adierazpenek bat etorri behar dute GOIKALArenekin, baldin eta aurrez eta idatziz berariaz onartu ez badira.

Erosketak ez dira behin betikoak izango GOIKALAk onartzen ez dituen arte. Enpresak eskaerak onartzeko eta baliogabetzeko eskubidea izango du. Baliogabetuz gero, bezeroarengandik jasotako zenbatekoa itzuliko du eta ez du beste betebeharrik izango.

Pieza guztiak eskuz eginda daude eta, beraz, guztiak desberdinak izango dira. Jasoko duzun pieza esklusiboa izango da.

Ordainera

Bi salmenta formula daude:  posta elektroniko bidezkoa edo telefono bidezkoa.

Ordainketa  banku transferentzia bidez egin daiteke.

Entregaren inguruko gorabeherak

Eskaeran piezaren bat hautsita iristen bada, jarri GOIKALAko langileekin harremanetan eskaera jaso eta 24 orduren buruan, (0034) 605725838 telefono zenbakira deituta edo info@goikala.com helbidera idatzita. Prozedura hori ezarritako epean egin ezean, ezin izango da hautsitako piezaren zenbatekoa erreklamatu.

Erreklamazioa behar bezala eta ezarritako epearen barruan eginez gero, bezeroarentzako arreta saila zurekin harremanetan jarriko da eta produktua nola itzuli behar duzun azalduko dizu.

Produktuak itzultzeko gidalerroak

Jaso dituzun produktuekin gustura ez bazaude, GOIKALAk hitzematen dizu, haien ordez, modelo eta erreferentzia bereko beste batzuk emango dizkizula.

Zeuk ordaindu beharko dituzu produktuak itzultzearen eta ordezko piezak jasotzearen ondoriozko kostu zuzenak.

Itzultzen dituzun produktuek jaso zenituenean zeuden egoera berean egon beharko dute.  Itzuli produktuak jatorrizko kaxan bertan edo kaxa bera ere sartuta. Halaber, produktuen agiri eta bilgarri guztiak ere sartu behar dituzu.

Produktuak aztertu eta dena egoera onean dagoela egiaztatu ondoren, adierazitako baldintzetan ordeztuko ditugu.

Zeure gain hartuko dituzu produktuak itzultzearen kostua eta arriskua, lehen esan bezala. Baldintza honek ez du eraginik indarreko legeriak kontsumitzaileari aitortutako beste eskubideetan.

Bidaltzeko modua eta epeak

Garraioaren kostua kalkulatzeko, hautatutako produktuek zenbat pisatzen duten edota zer bolumen duten eta zein helbidetan entregatu behar diren ikusi behar da. Erosketa egitean, jakinarazpena bidaliko dizugu.

Garraio agentziaren bidez bidal diezazkizukegu produktuak, edo dendan jaso ditzakezu.

Stockeko produktuak entregatzeko epea 2 eta 8 egun bitartekoa da, zer helbidetara bidali behar diren.

Stockean ez dauden produktuak entregatzeko epea 2 eta 4 aste bitartekoa izaten da, produktuaren arabera. Entrega horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Stockean badauden produktuak eskaera egin ondorengo 48 orduetan bidaltzeko prestatzen dira, astelehenetik ostiralera, merkataritza ordutegian (jaiegunetan eta oporraldietan izan ezik). Salbuespenen bat dela medio bidalketa atzeratu egiten bada, zurekin harremanetan jarriko gara, posta elektroniko bidez edo telefonoz.

Denda bilketa

Gure bezeroarentzako zerbitzua ordu 9:00 a 17:00 astegunetan dira.

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak darabiltza erabiltzaileen hobespenei buruzko analisi estatistikoa egiteko eta nabigazioa hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Onartzen ez baduzu, edo konfigurazioa aldatu nahi baduzu, lortu informazio gehiago cookieak erabiltzearen inguruko gidalerroen bidez.

Onartu Informazio gehiago